Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2013/05/31
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

  ?

Udal-jardunaren markoa berdintasunaren alorrean 

Errenteriako Udalak 2007an egin zuen berdintasunaren eremuko lehenengo diagnosia. Diagnosi honetan jasotako emaitzak Emakume eta gizonen arteko I. Berdintasun Plana egiteko balio izan zuten.

2008ko abenduaren 19an, Osoko bilkuran onartu zen Errenteriako emakume eta gizonen arteko Berdintasun Plana 2008-2012. Plan honen bitartez ezarri ziran egun berdintasunerako politikak osatzen duten oinarriak.

Lau urte igaro ondoren, 2012aren amaieran, erabaki zen ebaluaketa eta hausnarketa prozesu bat martxan jartzea, alde batetik, lehenengo Planaren betetze maila eta eraginkortasuna neurtzeko, eta bestetik, bigarren Berdintasunerako Planaren ardatz estrategikoak definitzeko.

Talde lanean egindako prozesu honek lagundu digu hurrengo urteotan egingo dugunaren oinarriak finkatzen eta lan ildoak zehazten. Udalerriko eragile politiko, tekniko eta sozialen parte-hartzearekin landutako plan hau, 2013ko abenduaren 28an onartu da aho batez Errenteriako Udaltzeko Udalbatzan, udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesarekin beraz.

Errenteriako Emakume eta Gizonen arteko II. Berdintasunerako Plana 2013-2016, I. Berdintasun Planaren ebaluaketaren eta etorkizunera begirako erronken inguruko hausnarketaren emaitza da. Planak hurrengo urteetako ardatz eta helburuak zehazten ditu, halaber, helburu horiek lortzeko ekintza zerrenda jasotzen du. Dokumentu hau oinarritzat harturik, urtero berdintasunaren inguruko plangintza definituko da.

Planak finkatzen dituen ardatz eta helburu nagusiak aukeratuak izan dira kontuan izanik Eusko Jaurlaritzaren V. Emakume eta gizonen berdintasunerko plana, Emakume eta gizonen berdintasunerako II. Foru Plana eta Errenteriako I. Emakume eta gizonen arteko berdintasun planaren ebaluazioa.

1. ARDATZA: GOBERNU ONA

Emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna lortzera bideratutako politika publikoak diseinatu eta garatzea ahalbidetzen duen modua da. Herritarren parte-hartzea eta genero-mainstreamingaren bultzadan sostengatzen da.

2. ARDATZA: INDARKERIA MATXISTA EZABATZEA

Emakumeen eta gizonen arteko desorekaren adierazpen larrienetako bat da indarkeria matxista. Indarkeria gizartearen estruktura patriarkalean eusten da eta modu zuzenean edo zeharka adierazi daiteke.

3. ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA  

Emakumeen bizitzarako estrategikoak diren erabakiak hartu ahal izateko trebetasunak handiagotzea da. Prozesu pertsonal eta/edo indibiduala izan daiteke, non emakumeen parte-hartze sozio-politikoa bultzatzen den.

4. ARDATZA: BIZIMODU ERAMANGARRIA ERDIGUNEAN JARTZEA

Bizia egiten diren politiken erdigunean jartzea biziaren onerako behar diren baliabideak bermatuz. Horretarako, proposatzen da dagoenaren birbanaketari lehentasuna ematea hazkuntzaren aurretik eta biziaren jasangarritasuna kolektibizatzea.


| Herriko plaza, s/n - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © 2007 Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria