Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/09/19
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Auzoetako emakume elkarteek ikasturte berrirako prestatu duten jarduera eskaintza aurkeztu dute 

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek hastear dagoen 2018-2019 ikasturterako prestatu duten jarduera eskaintza aurkeztu dute Emakumeok martxan leloarekin.

Bertan 11 auzoetako emakume elkarteek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Guztira 100 ekintzatik gorako eskaintza zabala da eta iaz 1341 emakumek hartu zuten parte. Ekintza hauek, Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan daude.

Izena ematea elkarte bakoitzean egingo da irailaren 18an, 19an eta 20an 17:00etatik 19:00etara eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da. Kuota elkarte bakoitzak jarritakoa izango da.


Fitxategiak

| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria