Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/04/13
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

24 orduko 30 bonu eskainiko dira Niesseneko lurpeko aparkalekurako 

Datorren astelehenetik apirilaren 25era arte eskatu ahal izango dira Niesseneko lurpeko aparkalekurako bonuak. Guztira, eskainiko dira 24 orduko 30 plaza, hilean 75 eurotan. Bonu bakoitzak hilabeterako balio du, baina berritu daiteke, eta hileroko bat ordaindu beharko da fidantza gisa.

Kale hauetan erroldatutakoen eskaerek lehentasuna izango dute: Nafarroa hiribidea: 26-32 arteko atari bikoitiak, eta 59-79 arteko bakoitiak, Amasa, Astigarraga, Donostia , Hondarribia, Irun, Oiartzun, Pasaia, Iztieta pasealekua, Diputazio plaza, Alfonso XI, Kapitanenea: 12-20 arteko atari bikoitiak, eta 13-17 arteko bakoitiak, Francisco Gazkue, Jose Erbiti, Santxoenea: 22 ataria, eta 27-31 arteko bakoitiak, Segundo Ispizua, Vicente Elizegi, Biteri: atari bikoiti guztiak, Fernandez de Landa plaza, Olibet auzoa.

Eskaerak egin behar zaizkio zuzenean Murias Center 4 enpresari, posta elektronikoz (centroniessen@yahoo.es), telefonoz (696983861) edo Niessen Zentroko bulegoetan (Txikipark zenaren aldamenean), astelehenetik ostiralera (ordutegia: 09:00-14:00 eta 16:00-19:00).

Bonu baino eskaera gehiago aurkezten badira, zozketa publiko bat egingo da, eta esleipendun suertatzen direnekin kontratu indibidualak sinatuko ditu enpresak.

Bonu bakoitzak ez du plaza jakin bat esleituta; hartara, momentu jakin batean aparkalekua beteta badago, plaza bat libre geratu arte itxaron beharko da sartu ahal izateko.

 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria