Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/12/05
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Errenteriako Udala da gizarte kohesioan gehien inbertitzen duena, Espainiako Estatuaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkartearen arabera, pertsona bakoitzeko 277,09€ko gastua eginez 

<p style="text-align: justify;">Nagore Basurto (Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia) eta Julen Mendoza (alkatea) gaiaz informatzeko eskainitako prentsaurrekoan.

Nagore Basurto (Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia) eta Julen Mendoza (alkatea) gaiaz informatzeko eskainitako prentsaurrekoan.

Elkarte horrek publiko egin duen eta Estatuan zabalkunde handiena duten komunikabide gehienek jaso duten azterketa baten arabera, Errenteria 20.000 biztanletik gorako hirien lehen buruan dago, gizarte kohesio eta justizian gehien inbertitzen duelako.

Errenteria herritarrak bere jardueraren erdigunean jartzen duen hiria izateko Udalak egindako apustua ez da berria; izan ere, erakundea jakitun da ez dagoela kalitatezko herri proiektua egiterik ez bada justizia sozialaren eta kohesioaren aldeko apustua egiten. Ildo horretan, okerren bizi diren pertsonengan inbertitzea herri osoan inbertitzea da.

Printzipio hori erronka gisa jaso zen jada Errenteria 2025 Plan Estrategikoan, eta lehenengo erronkatzat ezarri zen hiri solidario, aktibo, kohesionatu eta integratzailea bilakatzea.

Udal honek zirkunstantzia hori baliatu nahi du 2011tik 2017ra bitarte Udalak konpromiso gisa bereganatu dituen ahalegin nagusienen berri emateko.

Krisi garai bete-betean, gauza jakina da batez ere bi izan direla gizarte babesaren erronkak: energia-pobretasuna eta kaleratzeak. Testuinguru honetan, adierazi nahi dugu udal honek urte hauetan guztietan ahalegin handia egin duela inor energia-pobretasun egoeran egon ez zedin ezta bere etxetik kaleratua izan zedin ere.

Eta hori, batez ere, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan ikusi da. Laguntza horiek energia faktura, alokairuak, hipotekak eta oinarrizko beharrak ordaintzera bideratzen dira.

Adibide gisa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan egin den inbertsioaren bilakaera eman dezakegu. 2011. urtean udal honek 495.000 € bideratzen zituen Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara, eta horietatik Eusko Jaurlaritzak 425.705 € finantzatzen zituen. 2017. urtean, berriz, udal honek estimatzen du 1.066.000 €ko kopurua, eta Eusko Jaurlaritzak 458.991 € finantzatzen ditu. Horrek esan nahi du kopuru totala %115 igo dela, eta Eusko Jaurlaritzak gastua %7,8 handitu duen bitartean Errenteriako udalak %877 handitu duela.

Eusko Jaurlaritzak aurten aldatu dituen irizpideen arabera, hipotekak lehenengo urtean baino ez ziren finantzagarriak, eta ez hurrengo urteetan. Udal honek 2011. urtetik mantendu egin du hipotekak ordaintzeko laguntza, ez bakarrik lehenengo urterako, hurrengo urteetarako ere bai, kaleratzeak saihesteko.

Beste alde batetik, eta energiaren faktura ordaintzeko laguntzei erreferentzia eginez, azpimarratu behar da 2017. urtean udala 170.000 € bideratzen ari dela. Era horretan ekiditen da, ahal den neurrian, horren ezagunak diren energia-pobretasun egoerak gertatzea.

Aipatu dugun bezala, modu horretan betetzen dira udalak gizarte babesaren alorrean ezarritako bi lehentasun: kaleratzeak eta energia-pobretasuna saihestea. Izan ere, Udal Gobernu Taldeak ulertzen baitu neurri horiek laguntza jasotzen duten pertsonei lagundu ez ezik herrian gizarte kohesio handiagoa izaten ere laguntzen dutela. Hori da Errenteriako Udal Gobernu Taldearen erronka, eta hurrengo urteetan ere ildo beretik jarraituko du.

 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria