Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/11/03
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Udalak hiri mantenuko zenbait lan egin ditu urrian 

<p style="text-align: center;">Santa Klara 26-28

Santa Klara 26-28

Urrian herriko hainbat tokitan egindako hiri mantenuko lanen berri eman du udalak. Zehatz-mehatz ondokoak izan dira:

- Santa Klara kaleko 26 eta 28 atarietan, arrapala egin dute irisgarritasuna hobetzeko.

- Touring ibilbidean zuhaitzen inguruko alkorkeak handitu egin dira (baldosak zainekin altxatuak zeuden eta jendeak estropozu egiten zuen), eta konpondu egin dituzte.

- San Marko kalean, kale-argiak berritu dituzte: Lehen 16 luminaria zeuden sodiokoak, bakoitza, 165Wko kontsumoarekin; orain 15 luminaria dira, eta bakoitzak 25W kontsumitzen ditu. Kontsumoa jaistez gain, orain jarritako argiek ez dute kontaminazio luminikorik sortzen. Hortaz, dirua aurrezteaz gain, CO2 gutxiago igorriko dute airera.

- Lartzabalen zabor edukiontzientzat gune berria prestatu dute.

- Hirian zehar hainbat kale-argiren margoketa lanak egin dituzte (Alaberga, La Mercedes auzoa, Iztieta, Galtzaraborda, eta Zamalbide).

- Sorgintzulo kalean, bizilagunek eskatuta, banku pare bat jarri dituzte, elizaren inguruan.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria