Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/10/09
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Lartzabalgo komun publikoa irekita urriaren 10etik aurrera, asteartea, irekiko da 

Lartzabal auzoan komun publikoa urriaren 10etik aurrera, asteartea, irekiko daa. Ekipamendu honek herria zeharkatzen duen bidegorriaren inguruko komun publikoaren sarea osatzen jarraituko du, eta auzokideei zein bidegorrian dabiltzan pertsonei emango die zerbitzua. Abuztuaren amaieran hasi ziren lanak, eta 60.379 euroko kostua izan du.

Errenteriako Udalak hainbat aukera aztertu ondoren erabaki zuen komun berrirako kokapena; izan ere, erabiltzaileentzako egokiera eta irisgarritasuna, ibaiaren erreserba gunea edo beste komunekiko distantzia aztertu baitira gunea zehazteko garaian.

Ekipamendu berri honekin, herri osoan jartzen ari diren komun sarea osatzen ari da udala, sare osoa osatze bidean 7. komuna da Lartzabalgoa.

 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria