Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/07/21
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

"Errenterian 11 zapore" ekimenaren pintxo-errezeten aldizkaria argitaratu da 

Nazioarteko Kultur aniztasunaren harira, "Errenterian 11 Kolore" egunean herriko Ostalariek "11 Zapore" ekimenean salgai jarri zituzten pintxoak biltzen dituen errezeta aldizkaria argitaratu da.

Hain zuzen ere, gastronomiaren bidetik kultura desberdinetara hurbiltzeko tabernek errezeta berriak eskaini zituzten maiatzaren 19ko asteburuan.

Horiek jatorri desberdinetako gastronomian oinarritu ziren gure herrira nahiz dastamenetara produktu eta egiteko modu desberdinak hurbilduaz. Besteak beste, Indiako, Mexikoko, Marokoko, Extremadurako nahiz Japoneko errezetak biltzen ditu gure herriko tabernariek kuzinatutako errezeta aldizkariak.

Denera 20 errezeta biltzen dira aldizkarian. Horiek ezagutu ahal izateko Herri Bizia webgunean edota herriko liburutegian izango da aukera kontsultatzeko.


Fitxategiak

| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria