Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/06/19
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Salgai dira Madalenetako herri-bazkarirako tiketak 

Jai Batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira Madalenetako egitaraua prestatzen, auzolanean, herritik eta herriarentzat. Azken urte hauetan bezala, elkarlanaren lehenengo topagunea herri bazkaria izango da, uztailaren 21ean, 14:00etan Herriko plazan. Herritar guztiak gonbidatuta daude bertara.

Bazkariaz gozatzeko zapi-tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Menu beganoa ere izango da, 15 euroan. Gainera, edateko, ardoa, sagardoa txotxean eta Añarbeko ura izango dira.

Zapi-tiketak salgai daude dagoeneko eta uztailaren 7a arte izango da erosteko aukera, ondorengo lekuetan:

Helduen menua: Reyna taberna (Zumardia), Xera Gastroteka (Xabier Olaskoaga plaza), Aralar taberna (Madalena kalea)

Haurren menua: Xenpelar Kulturdenda (Zumardia).

Menu beganoa: Sindikato taberna (Madalena kalea)

Helduen menua 15 €: Entsalada mixtoa; langostinoak; txerri-saiheskia parrilan egina; txahal saiheskia parrilan egina; limoizko sorbetea.

Menu beganoa 15 €: Barazki pastela; ziazerba kroketak; lasagna begetala; limoizko sorbetea.

Haurren menua 10 €: Kroketak; patea; hanburgesak parrilan patatekin; izozkia.

 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria