Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/06/08
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Helburuetan oinarritutako aurrekontuak. Errenteriako Udalak EHUrekin lankidetzan burutuko du proiektua 

<p style="text-align: center;">Jon Collar, Jon Txasko, Agustin Erkizia eta Errapel Ibarloza

Jon Collar, Jon Txasko, Agustin Erkizia eta Errapel Ibarloza

Errenteriako Udala hainbat aldaketa burutzen ari da erakundearen funtzionamenduan, administrazioa hurbilagoa, gardenagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa izan dadin. Aldaketa ugari diren arren, nabarmentzekoa da erlazionatuta dauden hiru elementu eraldatzearen aldeko apustua.

Alde batetik, urteak daramatzagu Herritarren Arreta Zerbitzua abian jartzeko lanean, leihatila bakarrean erantzun ahal izateko herritarren beharrei eta Udalaren eguneroko zerbitzuak arinagoak eta hurbilagoak izan daitezen. Zerbitzu berria datorren urteko urtarrilean zabalduko da.

Bestalde, Udalaren barne-funtzionamendua aldatu dugu eta 11 batzorde informatibotatik, eredu berrian Koordinazioko zuzendaritza eta hiru arlo izatera pasatu gara: Herritarrak, Lurraldea eta Antolaketa; hiru arlo horietan biltzen dira lehengo batzorde guztiak, betiere hobe erantzun ahal izateko koordinatzeko eta informazioa helarazteko beharrei. “Kudeaketa-txostenak” erabiltzen ditugu, kudeaketaren, azkartasunaren eta gardentasunaren aldeko apustu honetan.

Aipatutako elementu horietatik hirugarrena eta azkena da, hain zuzen ere, Helburuetan oinarritutako Aurrekontuak egitea. Horretarako, Udalak kontratu bat sinatuko du EHUrekin, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) ikerlari-talde batek aurrekontuak prestatzeko metodologia berria osa dezan. Izan ere, aipatutako taldeak esperientzia luzea du toki-administrazioan hainbat eredu diseinatu eta ezartzen; bereziki azpimarratzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, IZFE S.A.rekin eta lurralde historikoko hainbat udalerriarekin lankidetzan burututako proiektua, hain zuzen ere kalkulatzen zituena Gipuzkoako udalek eskaintzen dituzten zerbitzu publikoen kostuak. Errenteriako Udalak ere parte hartu zuen aipatutako proiektu horretan. Egun, eta era sinplean esateko, udaletako aurrekontuak nagusiki oinarritzen dira gastu-aurreikuspena egitean gastuaren sailkapen ekonomikotik abiatuta, edo, bestela esanda, zertan gastatzen den definitzean.

Hala eta guztiz ere, helburuen araberako aurrekontuetara pasatzeko, aurrekontuak egin behar dira Udalaren helburuak ardatz hartuta. Horiekin batera, adierazle batzuk finkatu behar dira, aukera emango digutenak ebaluatzeko egindako inbertsioen betetze-maila egokia den eta inbertsio horiek aldatu behar ote diren helburuak lortzeko. Azken batean, sustatu behar da aztertzea zertarako gastatzen den, zertarako erabiltzen den gastua, eta, aldi berean, eraginkortasuna eta efikazia neurtzea. Nahiz eta lehen begiradan aldaketa honek oso bistakoa irudi dezakeen, orain arte ez dute asmatu planteatutakoa praktikara eramateko formularekin. Lan teoriko eta ikerketa asko egin diren arren, ez dute emaitzarik eman. Lankidetza hau garrantzitsua da Errenteriako Udalean prozesu bat jarriko dugulako abian horrelako aurrekontuak prestatzeko, eta horretarako unibertsitatearen lankidetza izango dugu Udaleko teknikarien prestakuntza-espazioa abiatzeko eta jarraipenaren eta laguntzaren ondoren Helburuen araberako Aurrekontuen proposamena izateko.

 

Horrez gain, lan hau guztia egiteko, Gipuzkoako udalek erabiltzen duten sistema informatikoan beharrezko egokitzapenak egingo dira; hartara, esperientzia pilotu honek emaitza onak ematen baditu, Gipuzkoako lurralde guztira zabaldu ahal izango da.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateari (Gipuzkoa) proiektu honetan parte hartzeko prest azaldu delako. Gainera, esan dezakegu interesa partekatua dela, ikuspegi akademikotik unibertsitateak ere interesa duelako aipatutakoa bezalako eredu bat praktikan jartzeko.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria