Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/12/07
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

“Ytuquepintas” konpainiak “Hareazko ametsak” haurrentzako antzezlana antzeztuko du 

Eguna: abendua 15 (ostirala).

Lekua: Niessen Kulturgunea.

Ordua: 18:00.

Sarrera: 3 euro.

Hareazko ametsak” lanarekin, bere eskuak eta hondarra bakarrik erabilita, Borja Gonzalezek bi pertsonen bizitza irudikatzen du: haurtzaroan sortzen zaizkigun ametsetatik, heldutasuneko esperientzietatik pasa eta bizitako esperientziak ematen digun egiazko ikuspegia arte. Marrazkiz marrazki, emozioz betetako uneak biziko ditu ikusleak, munduko toki ezberdinetara bidaiatuko du eta bere sentimentuen eta oroitzapenen hausnarketa egingo du.

Fitxa artistikoa

- Egiletza: Borja González.

- Zuzendaritza: Borja González / Julio Hontana Moreno.

- Antzezleak: Borja González, Roc Sala Coll.

- Eszenografia: Borja González / Joaquim Arago.

- Jantziak: Ytuquepintas.

- Musika: Roc Sala Coll.

- Argiztapena: Joaquim Arago.

- Soinua: Joaquim Arago.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria