Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/07/06
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Erakusketa: “Hiri-paisaiak. Aldaketaren anatomia. Errenteria 1982 - Paisajes urbanos. Anatomía del cambio. Errenteria 1982” 

Uztailaren 5etik 29ra, 17:00etatik 20:00etara (jaiegunetan ere bai), Xenpelar Etxean argazki-erakusketa bat egingo da, Errenteriako auzoetan 1982az geroztik izan diren aldaketak ikusteko.

Topo”aren Galtzarabordako geralekua; Kaputxinoetako parke-behatokia; Gabierrotako Nafarroa parkea; Oiartzun ibaiaren aldaketa nabarmenak; Paisa, Lino, eta Mantas bezalako fabriken eraispena, Iztieta pasealekua oinezkoentzako egokitzea, etab. Azken batean, gure herriak izan dituen hirigintza aldaketak eta garapena egongo dira ikusgai orduko eta gaur eguneko argazkien bitartez..

Horrekin batera, erakusketan ikusiko duguna modu egokian kontestualizatzeko bi hitzaldi antolatu dira “Izan zitekeenetik izan zenera – De lo que pudo ser a lo que fue” izenburupean. Errenteriak 70-80ko hamarkadetan bizitako aldaketa urbanistikoen azalpena eta gizarte mugimenduek sortutako alternatibak azaltzeko hitzaldi zikloa hain zuzen ere.

Hizlari gisa Enrique Ponte Ordoqui (Errenteriako udal arkitekto ohia eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren zuzendaria) eta Ángel Martín Ramos (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko katedraduna eta auzo elkarteen Hirigintza Koordinakundeak eskatuta hirigintza-txostenaren egileetako bat.) izango ditugu. Eta bi hitzaldietan moderatzaile lanak Celia Lana arkitektoak egingo ditu.

Hauek izango dira hitzaldiak:

- Uztailaren 13an (osteguna), 19:00etan, Xenpelar Etxean:

Errenteria: un breve recorrido por su historia urbana”. Enrique Ponte Ordoqui.

- Uztailaren 14an (ostirala), 19:00etan, Xenpelar Etxean:

Transición y cambio urbano en Errenteria”. Angel Martin Ramos

Azkenik, herritarrei dei egiten diegu guztien artean herriaren historia berreskura dezagun. Hartara, gonbidatzen zaituztegu, erakusketara hurbiltzeaz gain, argazki interesgarriak baldin badituzue, guri helaraztera; momentuan bertan digitalizatuko ditugu eta kopia digitalarekin batera itzuliko dizkizuegu.


Loturak

| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria