Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/06/19
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Erakusketa: "Periferiak" 

Ekainaren 19tik 30era Niessen Merkataritza Zentroan "Periferiak" erakusketa izango da ikusgai herriko DBHko ikasle hainbatek Errenteriako Udalak antolatutako "Errenterian 11 Kolore" Nazioarteko Kultur Aniztasunaren Egunaren harira egindako erakusketa izango da ikusgai. Bertan, Cristobal Gamoneko, Orereta ikastolako eta Bizarain zentroetako gazteek landu dituzten mural koloretsuak izango dira. Hain zuzen, Ricardo Cavolo marrazkilariaren "Periferias" liburutik ateratako irudiak oinarri hartuta, irudi horiek landu eta informazioak bilatu dituzte muralak osatzeko.

Lanaren helburua izan da munduko txoko desberdinetan dauden talde etniko edo sozial anitzetara hurbiltzea, horien inguruko ezagutza informazio bilketa bidez zabaltzeko. Eta, ondorioz, "bestea" edota alteritatearen inguruko hausnarketa modu artistikoaren bidez lantzea.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria