Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/05/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Musikaste (Euskal Musikaren Astea), maiatzaren 19tik 27ra 

Musikaste – Euskal Musikaren Astearen 45. edizioa izango da Errenterian, euskal egile eta interpreteen konpromisoa adierazteko.

Aurten, beste efemeride batzuekin batera gertatuko da, Musikasteren fundatzailea den Andra Mari Abesbatzaren 50. urteurrena, esaterako.

Egun horietan aukera izango duzu abesbatza batzuk entzun eta haien musikarekin gozatzeko: Ensemble Kuraia, Landarbaso, Andra Mari, Choeur Itsasoa, Easo, la Errenteriako Musika Kultura Elkartea, Txistularien Udal Banda, Errenteria Musikaleko Orkestra, Oskarbi taldea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, eta abar

Era berean, aurten Musikastek gitarrak Euskal Herrian duen errotzea deskubritu nahi du, Andrea González Caballero, Enrike Solinís eta Carmen Becerrak eskainiko duten kontzertu interesgarriari esker.

Antolatzaileak: Andra Mari Abesbatza eta Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa.

Sustatzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Esko Jaurlaritzeko Kultura Saila.

Babeslea: Kutxa Fundazioa.

Laguntzaileak: Errenteria Musikal, Musikene, Musikagileak, Laboral Kutxa eta Super Amara.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria