Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/03/15
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

"Emakumeak. Afganistan" argazki erakusketa izango da Niessengo Merkatari Gunean martxoaren 17tik apirilaren 12ra bitarte 

Datorren martxoaren 17tik, apirilaren 12ra bitarte Niessengo merkatari gunean Nazioarteko Emakumeen Egunaren harira, eta Errenteriako Udalak antolaturiko “Martxoaren 8ko programaren”, "Emakumeak. Afganistan" argazki erakusketa izango da ikusgai.

Euskal Fondoaren eskutik (Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen elkartea) Gervasio Sánchezek eta Mónica Bernabék 2009-2014 artean eginiko lanak Afganistanen emakumeek bizi dute errealitate gordinera hurbilduko gaitu. Denera berrogei argazkiek gizarte gai desberdinak ukitzen dituzte: ezkontza, ihesa, heriotza irtenbide moduan, lege aurrerapenak paper bustiak, emakumeak korrontearen aurka eta zigorgabetasuna.

Izan ere, Talibanek etxetik kanpo lan egitea, ikastea eta laguntza medikoa jasotzea debekatu zieten emakumeei, Afganistanen agintean egon ziren aldian. Murrizketa horiek eskandalizatu egin zuten Mendebaldea, nahiz eta Afganistaneko emakumeek beren etxeetan egunero bizi duten benetako dramaren icebergaren tontorra besterik ez izan. Erakustaldi honetan ikusten da emakumeen aurkako indarkeria Afganistanen familian bertan hasten dela eta endemikoa dela, eta, hala guztiz ere, ez duela zerikusirik talibanak agintean egotearekin edo ez egotearekin.

Afganistanen Giza Eskubideen aldeko Elkartearen (ASDHA) proiektu bat da eta Bartzelonako Udalak finantzatu du.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria