Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/03/15
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna – Programazioa 2017 

Programazioa

- Martxoak 1: Zine-forum: “Alardearen seme-alabak”. 18:00 Xenpelar Etxean.

- Martxoak 7: Hitzaldia eta dokumentala: Zapatismoaren ekarpenak borroka feministara.18:30 Xenpelar Etxean. Hizlaria: Cecilia Vera. Antolatzailea: Lumaltik Gerriak Elkartea.

- Martxoak 7 – 30: “Gogoratzen nauzeenetan” ipuin ilustratuen erakusketa. Astelehena-larunbata 17:00-19:00. Antolatzailea: Parean elkartea.

Asun Casasola Ipuin Motzen lehiaketan parte hartutako hamahiru testu eta haiei hamahiru ilustratzailek gehitutako irudiak biltzen ditu erakusketak; indarkeria matxistari aurkako ahalegin kolektiboa.

- Martxoak 8: Jaialdia: “Emakumeok kultura ezberdinetan”. 17:30 Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileak: Auzoetako emakume elkarteak.

- Martxoak 8: Manifestazioa. 19:30 Galtzaraborda kiroldegian. Antolatzailea: Oarsoaldeko Mugimendu Feminista.

- Martxoak 8: Ipuin kontaketa “Mundu osoko emakumeen ipuinak”. 17:30 Bizarain ikastolako liburutegian.

- Martxoak 8: Interes gunea eta itsu-itsusuan. “Poesia eta poetak”. Gloria Fuertes-en omenez. Helduen liburutegian.

- Martxoak 8: Interes gunea eta itsu-itsusuan. “Emakume ilustratzaileak”. Haur liburutegian.

- Martxoak 9: Hitzaldia-tailerra: “Ni ez naiz feminista, ala bai? Formatzailea: Ianire Estebanez. 18:00 Xenpelar Etxean. Antolatzailea: Kolpe Morea.

Zer ulertzen dugu feminismoaz ari garenean? Zer da benetan? Feminista naiz? Berdintasuna zalea? Ez sexista? Pertsonalista?

- Martxoak 10: “Gogoratzen nauzeenetan” liburuaren aurkezpen musikatua. 18:30-19:00 Xenpelar Etxean.

- Martxoak 11: VII Marian Landa Sarien banaketa. 12:00 Xenpelar Etxean. Clownclousioak Virginia Imazen eskutik, Oihulari Klown antzerki taldekoa. Antolatzailea: Berdintusanerako Kontseilua.

- Martxoak 12: Antzerkia: “Una casa de muñecas”. 18:00 Niessen aretoa. Sarrera: 8 euro.

Henrik Ibsen-en “Casa de muñecas” lan klasikoaren moldaketa ekoiztu du Bilboko Arriaga Antzokiak. Proposamen honetan Pako Revueltasek emakumeek beren duintasunaren eta sexu berdintasunaren alde egin duten borroka antzerkiaren mundura eraman du.

- Martxoak 22: Neska gazteentzako Rap Feminista. 18:00 Gabierrotako Gaztelekuan. Formatzailea: Furia.

- Martxoak 30: Bilduma udal aldizkariaren 28. zenbakiaren aurkezpena. 19:00 Pleno Aretoa.

Lan monografiko honek jasotzen du Maria Losada Urigüenek egindako “Ez ogirik ez askatasunik”. Euskal antifrankismoaren garaiko feminitatearen birmoldaketa” ikerketa-lana. Errenteriako Udalak emandako XII. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren barruan egin zuen.-

- Martxoak 2, 9, 16 eta 23: Emakumeen XIII. Zine emanaldia. Antolatzailea: Amalatz Talde Feminista. Informazio gehiago.

- Martxoak 7, 14, 28: Amatasunetik sareak eraikitzen. 18:00 Merkatuzar.

Ama bihurtu, eta ama izatea zer demontre den ohartu: lo gutxi, gainezka ibili, eskatu ez diren aholkuak entzun behar izan… Gure oinarriak feminismoa eta haurren ongizatea izanik, amen sarea sortu nahi dugu. Ekarri haurrak lasai, ekarri haientzako jostailutxoren bat, eta animatu!

- Martxoak 17 – Apiriak 12: Niessen Merkatalgunean. Argazki erakusketak: “Afganistango emakumeak”.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria