Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/06/27
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Harrera eta Baliabide Gida 

Errenteria herriko harrera eta baliabide gida eskuragarri dago sei hizkuntzatan

Errenteriara iritsi berri direnei harrera egiteko protokoloaren baitan, herriko baliabideak zerrendatzen dituen esku-gida eskuragarri dago. Herriko zenbait gunetan jarri diren euskarrietan nahiz udal webgunean eskuratu daitezke gidak.

Gida honetan Errenteriak eskaintzen dituen baliabideak zerrendatzen dira, herrira iritsi berri denarentzat nahiz zerbitzu desberdinen inguruan informazioa behar duen beste edonorentzat garrantzitsuak izango diren atal desberdinetan banatuta. Gainera, herrian dauden jatorri nagusienen 6 hizkuntzetan argitaratu da gida; hau da, euskara eta gazteleraz gain, ingelesaz, frantsesez, arabieraz eta errumanieraz.

Atalei dagokienez, hauexetan dago banaturik informazioa:

  • erroldatzea eta informazio orokorra,
  • osasuna,
  • egoera legalaren ingurukoak,
  • eskolaratzearen ingurukoak,
  • hizkuntzen ikasketa,
  • formazioa eta lana,
  • gizarte arreta,
  • etxebizitza,
  • emakumeei interesa dakiekeen informazioa,
  • kultura,
  • aisia
  • kirola

Gidaren azken bi ataletan daude oinarrizko hitzez osaturiko hiztegiak (euskara eta gaztelera ikasteko) eta herriko mapa bat, oinarrizko baliabide horiek non dauden jakiteko.

Hona, gidak jaisteko loturak:

Gidan zehar, oinarrizko azalpenak eskaintzen dira eta harremana hartzeko ezinbestekoak diren zerbitzuen datuak zerrendatzen dira.

Udal baliabideek eta erakundeek eskaintzen duten zerbitzuaz gain, herriko elkarteek eskaintzen dutena ere nabarmendu nahi izan Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpisailak.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria